Akelarre

SARRERA

Lana solstizioan eta Akelarrean parte hartzen dutenen trantzean ohinarriturik dago. 
Narrazioa eta lana bera ere, hiru zati edo eszenek osatzen dute, eta bertan, trantzean murgiltzean sortutako egoera azaltzen da hasieratik bukaera.

 AKELARRE

1º Eszena:  
  Solstizioa iritsi da. Ametsen munduan sartzeko unea. Zentzumenen askatasuna ekarriko duen mezularia bertan da. Eta naturaren sukarrak, borondate gatibuaren kateak hausten ditu, gorputzak delirioaren dantzetan galdua dirauen bitartean.  
 Gauerdiko hego-haizeak gizaki guztien gogoa mozkortuz doa, dinamismo geldiezin batean geroz eta gehiago sakonduz, naturan ematen den kaosaren islada garbia sortuz. Zoramenak inguratzen ditu frenesi hortan parte hartzen duten gizaki guztien sena, salto eta salto, dantza eta dantza, ukimenaren behar jasangaitzaren biktima desesperatuak.  
 Zentzumenen munduan sakontzeko une zoragarria iritsi da, non kontzientzia behingoz gure gatibu bihurtzen dugun, espresionizmoaren eta arima askatzailearen portadoreak besterik ez garen, gauaren iluntasuna lapurtuz, gure babes dakigun.  
 2º Eszena:  
 Gauaren sakontasunean, ezinezkoaren munduan, suak markatzen du mistisismoaren atari sekretua. Bere inguruan, ezagutzen duguna eta ezagutzen ez duguna koktel aluzinojeno bat sortuz doa, eta bertatik edaten duten guztiek, bi munduen arteko muga zeharkatzen dute.  
 Atea zabalik dago, arimak alde batetik bestera zeharkatuz, laugarren dimentsio horretan trabaturik, gizakiaren zentzu ahalmen guztiez gozatuz.  
 Denek dute leku bat dimentsio majiko horretan, formak ez dute inongo legerik onartzen, irudimenaren lurralde mistikoan koerentzia suak sortzen duen ketan deseginduz doa.  
 Gogoaren eta naturaren egarri asegaitzak ritual kutsua duen errepresentazio kaotiko batez elikatzen doaz, arimak, ukimenaren eta dinamismoaren eraginaz, mozkortze liluragarri batean sakontzen diren bitartean.  
 3º Eszena:  
  Ametsen eta delirioaren lapikoa prest dago. Bertatik irtengo da transformazioaren salda mirezgarria, gorputzen izerdiaz nahasturik edango den bizitzaren eta heriotzaren esne gozagarria. Edan, igurtzi, buzti, usaitu eta jan daitekeen esentzia kosmikoak ospakisun zoragarri horren odolustea irudikatuko du, non denen bizi egarria asetuko den odoluste horretan. 

Gira eta bira, salto eta dantza, lapikoaren inguruan, lapikoaren barruan, zulo kosmiko bat bailitzan. Desenfrenoa eta delirioa, poza eta negarra, errealitatea eta ilusioa, zentzumenen jauregia eraikiz.  
Horrelakoa da bizitza, horrelakoa da liluragarritasunaren akelarrea, mistisismoaren akelarrea. Solstizioaren errepresentazio mirezgarria, ahaztezina. 
 
Horrelakoa da solstizioaren majia, naturaren majia eta gizakiaren majia.



Koreografia: Noemí Álvarez                                                                          Testua: Asier Mancisidor
Share by: