Udalekuak

       Dantza Udalekuak

SORGUNE-k, DESHOJANDO LA DANZA plataforma du dantzarekin zerikusirik duten ekintza guztientzako, bai eskoletan ematen ditugun ekintzetan, bai Topaketetan edota Udalekuetan. Zatoz 2.019-ko dantza udalekuetara eta ikasi hainbat teknika eta sekretu mundu zoragarri honetan. Hip-Hop, Dantza Garaikidea, Contact, antzerkia edo makillajean murgilduz.
Dantza Udalekuak

Sukaldaritza Dibertigarria

Sukaldaritza maitatzen duten guztiei zuzendutako udalekuak dira. Errezeta sinpleak, errazak eta seguruak sortzeko aukera paregabea. Sukalde bateko arrisku elementuak sahiesten dituzten errezetak lantzen ditugu batez ere, udalekuak bukatzean beren etxeetan ikasitakoa gozatzen jarrai dezaten. Jokoak eta eskulanak  udalekuen ekintzen sorta osatuko dituzte.
Sukaldaritza udalekuak

 Adimen Emozionala Artearekin 

SORGUNEk Patricia Valle-rekin kolaboratzen du udaleku hauek aurkezteko. 7 eta 12 urte bitarteko umeentzako sortuak dira eta emozioen ezagutza eta kudeaketari zuzenduak daude. Helburua umeek enpatia, bizikidetasuna, errespetoa eta emozioen mundua hobeto ezagutzeko tresnak erakustea da, bai famili giroan edo bai lagun artean daudenean erabil dezaten.
Adimen Emozionala Artearekin

STORYTELLING udalekuak

SORGUNE sorkuntza zentroak udako kanpamentua diseinatu du etxeko txikientzat, 4 eta 7 urte bitarteko haurrentzat, 2014 eta 2017 urteen artean jaiotakoentzat.
Ingelesan murgilduko dira ipuinen bitartez. Besteipuin batzuk oinarrizko emozioak erakutsiko die eta SORGUNE espazioa aprobetxatuz, Desojoko biztanle, guraso, senide eta gonbidatuei ikasitakoa irudikatuko dute.
  Aurkikuntza gidatuaren bidez haurrek mundu eszenikoan sartuko ditugu: abestu, antzeztu, dantzatu.
Maitasunetik hasita, ingurune natural batean, jolastu, ikasi eta hazi egingo dute.
Errespetua eta talde lana talde txikietan landuko ditugu ekainaren 23tik asteartera ekainaren 26ra.
Prezioa: 200
Lekuak: 36
storytelling udalekuak.

Euskal Dantza 

SORGUNE-k, NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRA-rekin elkarlanean Euskal Dantza 2019 udalekuak aurkesten ditu.

Udalekua zazpi eguneko topaketa bat da non egunero 6-7 ordu teoriko-praktiko irakasten diren. Gutxieneko adina 5 urtekoa da eta lurralde guztietako Dantzarientzat zuzenduta dago.
Euskal Dantza Udalekuak
Share by: