Metamorfosis

SARRERA

Noemi Álvarez dugu koreografia honen sortzaile, Deshojando La Danza plataformaren zuzendaria, eta bere bi ikasle ohiak dantzatu zuten Vianako herrian egindako topaketa baterako.
"Metamorfosis" lanean eraldatze bat ikus daiteke, non menpeko egoera batetik, beldurra eta sentiberatasuna agintzen duten egoera batetik, askatasun egoera batera eraldatzen diren pertsonaiek, bakea eta lasaitasuna lortuz azken ahalegin horretan.
Koreografia bi zatitan banatuta dago; metamorfosis aurrekoa bata eta ondorengoa bestea, krisalida denbora osatzen duen geldiunean testu bat irakurtzen delarik.
Topaketa hartan, beren bikoeteengandik erasoak jasaten dituzten emakumeei eskeini zitzaien lan hau, baina egia da zapalketa sufritzen duten gizaki guztientzat zuzenduta dagoela.

Metamorfosis

Isiltasuna, isiltasun sakon eta luze batek bakarrik konpasatzen du metamorfosisaren denbora.

Denek egin beharreko barne bidai eskutua gure barruan gordetzen den jakituria, bakea eta edertasuna bere islada izan dezan kanpoan, izaki bakoitza, bere inguruarekin armonian bizi dedin.

Jada ez dira arrastaka gehiago ibiliko zoru malkartsuan; jada ez dute gora egingo guztiz nekatuta hostotza oparoan zehar; jada ez dira arituko babes bila zulo hotzen artean irrist egiten, leku baten bila bere gabetasunak eskutatzeko, bere beldurrak gordetzeko.

Metamorfosia iritsi da, une majiko hori non bere gabetasun eta beldurrak kolore eta edertasunez beteko diren, non materiazko gauzak, lurreko gauzak, ukinezin mundu baten parte izango diren.

Airea izango da bere elementua gelditzen zaien bizi zati horretan, baino zoriontsu izango dira, alaiak izango dira, baino batez ere, ederrak izango dira. Eta ederrak izango dira ez dutelako ahastuko nondik datozten eta zer izan diren, bide batez, gelditzen zaien denbora zati hori gehiago gozatuz.

Orain, bere hegoak espiritu jakintsu, zoriontsu eta baketsu baten islada argitsu eta kolorista dira.

Metamorfosia iritsi da.


Koreografia: Noemí Álvarez                                                   Testua: Asier Mancisidor
Share by: