Dantza udalekuak

DANTZA UDALEKUAK

Dantza Udalekuak 

AZALPENA

SORGUNE-k, DESHOJANDO LA DANZA plataforma du dantzarekin zerikusirik duten ekintza guztientzako, bai eskoletan ematen ditugun ekintzetan, bai Topaketak edota Udalekuetan. Zatoz 2.019-ko dantza udalekuetara eta ikasi hainbat teknika eta sekretu mundu zoragarri honetan. Hip-Hop, Dantza Garaikidea, Contact, antzerkia edo makillajean murgilduz.

Adiskidetasuna eta elkarlaguntza dira gure udalekuen oinarri. Aisialdietan, ikasleek gure instalazioak erabil ditzazkete bai koreografiak lantzeko edo hainbat jolas egiteko. Azken egunean gurazoentzako emanaldi bat egingo dugu ikasitakoa erakusteko. Ikasleak taldekatu egiten ditugu obeto ikas dezaten talde txikietan, harremana zuzenagoa eta pertsonalizatuagoa lortuz adina eta jakintza maila kontutan hartuz.

Vianan dauden Naparruko igerileku onenetara joango gara arratsalde batez, eta baita ere Logroñon dagoen CASA DE LA DANZA museoa ikustera. 

 
    Eskola orduetan: 

                      Dantza Garaikidea,  Baliabide Koreografikoak, Hip-Hop, Contact Inprobisatua,
                 Makillajea,  Urban Dance, Antzerkia, Dantza Klasikoa...

     Aisialdian:

                      Txangoa, Diskoteka, Joko Kooperatiboak, Joko Jasangarriak, Proiekzioak,                                Ipuinak, Igerilekua.



DATU GARRANTZITSUAK

Izenburua: Dantza Udalekuak TXIKIAK. Txanda 1
Adina: 6 eta 10 urte gutxigora behera.
Datak:  ekainak 30-tik uztailak 6-ra.

Izenburua: ERTAINAK Dantza Udalekuak txanda 2.
Adina: 11 urtetik 14 urtera.
Datak: Uztailak 7-tik uztailak 13-ra

Izenburua: Gazteentzat Dantza Udalekuak Txanda 3.
Adina:  14 urtetik gorakoentzat.
Datak: Uztailak 14-tik uztailak 20-ra


Hizkuntza: Euskera -Erdera
Iraupena: Igande arratsaldetik larunbata eguerdira
Gehieneko edukiera: 36 ikasle
Ratioa (ikasle maisu bakoitzeko): 4-10 ikasle
Elbarrientzako sarbidea: Bai
Esperientzia: 2.010 urtetik 
Kokalekua: Desojo (Nafarroa) 
Elikadura: 5 janari egunean
Prezioa: 450 € 
Kontaktua: Erreserba eta kontsultak 617-910667. nahiago dut whatsapp 
telefono zenbakian edo gure IMPRIMAKIA erabiliz.
35€ko deskontua aste santua baino lehen izena ematen dutenentzat.

BESTE UDALEKU  ETA EGOITZAK

  • Share by: