Eskola Topaketak

Ikastetxeentzako Topaketak
Ikastetxeentzako bereziki diseinatua

Topaketa hauetan ematen diren ihardueren funtsa gazteen "adimenak", "lankidetza" eta "enpatia" lantzean datza, bere trebetasunak garatuz era dibertigarri batean hainbat jokoen bitartez.
Howard Gardner psikologo, maisu eta inbestigatzailearen "Adimen anizkunen teoria" oinarritzat hartuz, non esaten den gizakiok ez dugula adimen bakar bat, joko eta jarduera dinamika bat sortu dugu adimen ezberdin hauek lantzeko.
Dinamika hauek ezberdinak dira haurren adinaren arabera, eta beraz, ondorengo zerrendak egin ditugu:

· A Taldea: H.H. ko haurrak (3,4 eta 5 urte)               
· B Taldea: L.H.1 eta L.H.2 (6 eta 7 urte)     
· C Taldea: L.H.3 eta L.H.4 (8 eta 9 urte)     
· D Taldea: L.H.5 eta L.H.6 (10 eta 11 urte) 
· E Taldea: D.B.H.1 eta D.B.H.2 (12 eta 13 urte)
· F Taldea: 14 urtetik gorako gazteak.         

 Elkarlanaren bitartez ikasle bakoitzari bere adimenez jabetzera laguntzen diegu, obeto datorkion "rol"-a hartuz. Lidertza partekatua izango da denen artean, eta bakoitzaren adimen eta trebetasunak batutzean arrakasta izateko aukerak sendotu egiten direlaz jabetzen dira. Nabarituz bide batez,poztasuna are handiagoa dela arrakasta partekatzen denean.

Topaketa edo irteerak egun batekoak edo bizpahiru egunekoak izan ditezke, dosierrak ditugularik aukera bakoitzarentzako ordutegi eta ekintzekin ikastetxearen eskaeraren arabera. 
Share by: